Berriak
Atzealdea

Elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak merkatarientzat eta ostalarientzat

Hernaniko Udalak, Berriak merkatari elkartearekin elkarlanean, elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak antolatu ditu Hernaniko merkatari eta ostalari guztientzat (elkartekoak izan edo ez). Saioak doakoak dira eta izena ekainaren 3a arte eman daiteke.

2020·05·26


Esparru sozioekonomikoaren eraldaketaren testuinguruan, Hernaniko merkatariak/ostalariak egoera berrian hobe eta ahalmen handiagoz kokatzeko bidelaguntza zein elkar ikasketa eremuen bidegiletza proposatzen da. Berritzetik eta elkarlanean aritzetik indartu eta aktibatzeko bidea, hain zuzen ere.

HELBURUAK:
- Egoera berrirako indartzeko aldagaiak aztertu eta jorratzea, taldean.
- Elkar laguntzarako eremua indartzea, erresilientzia -arazoei aurre egiteko ahalmena- areagotzeko.
- Ikuspegi berritzailea trebatu, norbere eta sektorearen balioen indartze ikuspegian. Berrikuntzatik jarduera berriak sortzeko loturak bilatzea.

Aipatutako gakoei begira hainbat saio lagunduko ditu Aran Erasun coach eta trebatzaileak (Harago Aholkularitza) ekainean hasi eta urtea bukatu arte (ekainean, irailean eta azaroan).  

Ekaineko saioak: “Berrikuntzarako mapa”

Zer egingo da?
- Hernaniko merkataritzaren/ostalaritzaren aukeren, mehatxuen, indarguneen eta
  ahulguneen azterketatik hobekuntza eta garapenerako bideak elkarlanean sortu.
- Berrikuntza ikuspegitik, ahalmen mapa hedatu.
- Irekiera faseko mugimenduari (barnekoa zein kanpokoa, emozionala zein jarduerari loturikoa) arreta jarri, eta elkar eutsi.

Saioak:
Zoom plataformaren bitartez (aurretik azalpena gonbidapen lotura igorriko zaie parte hartzaileei).
Ekainaren 8an: euskaraz / Ordutegia: 14:15-16:00 / Gehienez 15 pertsona
Ekainaren 10ean: gaztelaniaz / Ordutegia: 14:15-16:00 / Gehienez 15 pertsona

Izen-ematea: 
Maiatzaren 25etik ekainaren 3 arte.  gurutze-a@hernani.eus helbidera idatzita.