Berriak
Atzealdea Emakumeen Ahalduntze Eskolaren urteurren festa, ekaineko ekintza nagusia Kulturarteko Plaza Feministan
2025·05·29
Ekaina iristear da Kulturarteko Plaza Feministara eta, zalantzarik gabe, hilabeteko ekitaldi nagusia Emakumeen Jabetze Eskolaren 20. urteurren festa izango da (ekainaren 6an, 17:30ean). “Bizitza kantu bat” dela aldarrikatu eta ospatuko dute karaokearekin, aerorrumbarekin eta, irrintzi, ezgarit eta zagharitekin. Emakume guztiak daude gonbidatuak, baina bereziki 20 urte hauetan Emakumeen Jabetze Eskoletan parte hartu duten horiek guztiak.
Solasaldi bat eta erakusketa ere izango dira ekainean, inaugurazio eta guzti. Solasaldia euskal gatazka ikuspegi feministaren inguruan izango da, Maider Galardi eta Olatz Dañobeitiarekin, Marta Luxanek dinamizatuta. Zilegi eskolak antolatu du (ekainak 5, 18:30, euskaraz).
Ekainean jarri eta abenduaren 29a ikusgai egongo den erakusketa, berriz, Gipuzkoako emakume arkeologoei buruzkoa izango da. Ekainaren 12an izango da inaugurazioa, Oiasso Museoko koordinatzaile Aizpea Goenaga eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Eider Conde-Egiaren eskutik (ekainak 12, 19:00, euskaraz).
Ordutegi bereziak sanjoanetan eta udan
Sanjoanak ere badatoz eta ordutegi berezia izango du Kulturarteko Plaza Feministak: ekainaren 21, 23 eta 24 itxita egongo da.
Ekainaren 25etik udako ordutegia izango du Kulturarteko Plaza Feministan. Irailaren 6a arte, astelehentik ostiralera goizez egongo da irekita (09:30-14:00). Larunbatetan itxita egongo da.