Berriak

Atzealdea Emakumeentzako aerorrunba saioak maiatza eta ekainean, ‘gerriak eta bihotzak mugitzeko’

Jenny Perlaza izango da gidari Kulturarteko Plaza Feministako saioetan

2025·04·30


Hernaniko emakumeek gerriak eta bihotzak mugitzeko aukera izango dute maiatzeko eta ekaineko sei ostiraletan, Jenny Perlaza, jatorriz kolonbiarra den hernaniarren laguntzarekin.

Maiatzaren 6tik ekainaren 13ra, ostiraletan ordubetez dantzaren hizkuntza unibertsalean aritzeko aukera izango da Kulturarteko Plaza Feministan (17:30-18:30). Aerorrunba proiektua azalduko du Perlazak eta saioak espainieraz izango dira.

Tailerraren helburua “emakumeek dantzatzeko, goxatzeko eta askatzeko espazio seguru bat sortzea” izango da. Tailerra dohainik izango da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.

Haurrekin bertaratu daiteke ekintza honetara, zaintza zerbitzua egongo baita.