Berriak
Atzealdea Emakumeentzako indar entrenamenduak antolatu dituzte hurrengo bi Hekin Egunetan
2026·04·20
Hekin Egunen baitan, hurrengo bi saioak emakumeei zuzendutakoak izango dira. Helburua emakumeen gorputzaren bizitzako fase desberdinak ulertu eta zaintzea izango da. Emakumeen gorputzaren inguruan dauden mitoak eta beldurrak gainditu, eta indarra lantzeko modu egoki eta seguruetan sakonduko da bi saio horietan.
Lehenengo saioa larunbatean (apirilak 25) izango da eta hurrena maiatzaren 16an, biak doan. Saioak kiroldegiko gimnasioan izango dira, 09:00etatik 10:30era. "Parte-hartzaileek gorputza hobeto ulertzeko eta zaintzeko tresnak eskuratuko dituzte, indarraren lanketak emakumeen osasunean duen garrantzia praktikara eramanez". Horretarako, saio dinamiko eta praktikoak izango dira.
Ane Lopez de Arregui zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeutak eta Maddalen Fuentes entrenatzaile pertsonal eta lesioen errekuperazioan adituak gidatuko dituzte bi saioak.
Aforoa 20 lagunentzako mugatua izango denez, izena eman beharko da (kiroldegiko bulegoan edo 943 55 21 85 telefonoan). Bi saioak independenteak izango dira. Plazak hurrenkeraren arabera beteko dira eta kopurua gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bigarren saioan, lehenengoan parte hartu ez dutenek izango dute lehentasuna.


