Berriak

Atzealdea Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliak Hernani zeharkatuko du igandean

Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliak Hernaniko kaleak zeharkatuko ditu datorren igandean, maiatzaren 14an, arratsaldeko 16:25ak aldera. Trafikoan eragina izango du, Latsunbe kalean bereiziki. Kale hasierako aparkalekuak libre utziko dira Sorgintxulotik Urbieta-Txillida pasealekuko biribilguneraino. Elkanotik Agustindarren plazarako kale zatia ere kotxerik gabe utzi beharko da.

2023·05·12


Lasterketa 16:25ak aldera pasatuko da eta 45 minutu aurretik ibilbideko errepidea erabat moztuta geratuko dira.

Latsunbe kaleko aparkalekuetan eman diren aldaketak mantentzea eta errespetatzea eskatzen dizuegu. Zalantzarik izanez gero udaltzaingoan gaituzue behar diren azalpenak emateko.

Lasterketa pasa orduko, Latsunbe kaleko aparkalekuak erabilgarri izango dira normaltasunez.