Berriak
Atzealdea

Energia aurrezteko ohiturak jolasen bidez ikasten

Ikasturteko azken txanpan gaude eta Euronet 50/50 proiektuan gauza asko egin ditugu. Proiektua hasi genuen ikastetxe bakoitzeko ibilbide energetikoa eginez, hau da, nola argiztatu eta nola berotzen da eskola? Ondoren, energia iturrietan sakondu genuen. Zeintzuk daude? Zein da bere jatorria? Zein abantaila eta arazo ditu bakoitzak? Eta jabetu ginen neurriak hartu behar genituela eta “pobrezia energetikoa” gure gizartearen egungo gaitza bihurtu dela.

2022·06·03


Honekin batera, “Gure ohitura energetikoen SEMAFOROA” egin zitzaion ikastetxe partaide bakoitzari aurreko ikasturteko ekintza planetik abiatuta. Semaforo hau, ikastetxeetako gune ikusgarrietan dago eta hiruhilero hausnarketa bat egiten dute ikasleek hobekuntzen bila. Helburua, ikasleen ohitura energetikoak semaforoaren bitartez irudikatzea da eta bai gorri edo laranja diren ohiturak berde kolore bihurtzea da.

Baina, jolasa ikasteko beste modu bat dela sinesten dugu eta horretan jarri genituen ikasleak “Bonbi-sei” karta jokoan. Betiko karta jokoa, baina gure maskota “Bonbi”ren izenarekin. Jolas honen azken xedea, ohitura egokiek Garapen Jasangarriko Helburuak betetzera garamatzatela, baina ez ordea ohitura desegokiek. Ikasleek oso ondo pasa zuten jolasten.

Jarraitzen dugu datu bilketarekin, batez ere hiruhilekoen arteko desberdintasunak antzemateko. Eta guzti hau BLOG batean bildu dugu, ikastetxe bakoitzak berea du, bere datu, lan eta argazkiez osatua.

Azken saioa falta zaigu eta hil honetan eta festa giroan ospatuko dugu. Izango duzue honen berri aurrerago!