Berriak
Atzealdea Energia Bulegoa ohiko ordutegian hasiko da jendaurreko arreta eskaintzen gaurtik
2026·09·01
Hernaniko Energia Bulegoa gaurtik aurrera berriz ere ohiko ordutegian hasiko da zerbitzua eskaintzen. Jendaurreko arreta astearte edo ostegunetan goiz eta arratsaldez eskaintzen du (10:00-13:00 eta 15:00-18:00) eta asteazkenetan, goizez (10:00-13:00).
2026ko lehenengo erdian, urtarriletik ekainera, 157 herritarren kontsultak bideratu ditu. Gehientsuenak (kontsulten %90), faktura elektronikoari buruzko zalantzen ingurukoak izan dira. Egindako estimazioen arabera, Energia Bulegoan emandako aholkuengatik estimatzen den aurrezpen ekonomikoa 42.647,66 €koa izan da.
Gainerakoak, komunitate energetikoei eta teknologia berriztagarrien ingurukoak izan dira, batik bat.
Kontsultara hurbildu diren gehienak, emakumeak
Kontsultara hurbildu diren gehienak emakumeak izan dira (%61). Bertaratu diren elkarte eta merkatariak kontsulten %6a izan dira. Adin-tarteari dagokionez, 45 urtez gorakoa izan da %76a, adin-tarte nagusia 45-65 urte artekoa izan delarik (%53).
Energia Bulegoaren helburu nagusia Hernaniko herritarrei eta eragileei energia burujabetzan aurrerapausoak ematen laguntzea da. Horretarako, norbanakoak, merkatari eta ostalariak, eta elkarteak artatzen ditu.
Burujabetzen Etxean dago kokatua (Florida, 28). Aldez aurretik hitzordua hartzea komeni da 943 337 022 telefonora deituta edo energia@hernani.eus helbidera idatzita.

