Berriak

Atzealdea Energia fakturetan emandako aholkuengatik estimatutako aurrezpen ekonomikoa urteko 250.000 eurokoa da

Energiaren kostua izugarri igo den garai honetan, gero eta jende gehiago gerturatu da Energiaren Udal Bulegora haien fakturekin ikaratuta. Merkatu librean zeuden asko eta asko behar dena baino hiru eta lau aldiz gehiago ordaintzen ari zen. Kontratuak egokitu eta tarifa arautura igarota, urteko fakturetan 250.000 euroko aurrezpena lortu da, Energiaren Udal Bulegoko teknikariek egindako aurreikuspenen arabera.

2023·03·03


Iazko azaroaren 22an Energiaren Udal Bulegoa zabaldu zenetik aurtengo otsailaren 23ra bitartean, 261 kontsulta eskaini dira. 250 kontsulta fakturarekin lotutakoak izan dira, eta besteak, komunitate energetikoari buruzkoak (6), eraikinaren eraginkortasun energetikoari buruzkoak (2) eta teknologia berriztagarriei buruzkoa (1).

Artatu diren herritar guztietatik 157 emakumezkoak dira eta 104, gizonezkoak. Adinari dagokionez, 125 herritar (45-54 urte bitartekoak); 85 (65 urtetik gorakoak); eta 48 (35-45 urte bitartekoak) izan dira buelgora gerturatu direnak.

Bulegoko arduradunak egindako aurreikuspenen arabera, energia fakturetan emandako aholkuengatik estimatutako aurrezpen ekonomikoa 250.000 eurokoa da urtean.