Berriak
Atzealdea

Energiaren trivialarekin itxi dute aurtengo Euronet programa Urumea eta Txirrita eskoletan

1
Iritsi da ikasturte amaiera eta, horrekin batera, Euronet programa ere itxi dugu. Ederki pasa zuten ikasleek azken saioan, “Energiaren Trivialean” jolasean. Jolas honen bidez, ikasturtean ikasitakoa errepasatu da eta bide batez, hurrengo ikasturteko Ekintza Plana finkatu da. Jolasa burutu da programaren partaide diren bi ikastetxeetan, hau da, Urumea ikastolan eta Ereñozuko Txirrita herri eskolan.

2022·06·29


Zertan datza jolasa? “Trivial” jolas ezagunean oinarrituta dago eta kasilla desberdinak daude. Batzuk galderak dira eta beste batzuk frogak:

Galderak ikasmailaren arabera antolatuta zeuden txartel desberdinetan.

Frogetako gehiengoa, berriz, ikasturtean zehar erabilitako hainbat aparatuekin gauzatu genituen. Adibidez, luxometroa, termometroa, ipar-orratza, CO2 neurgailua, baina energia eolikoaren adibide pare bat egin genituen ere, baita jolas kooperatiboa eta GJHen puzzlea.

Ikastetxe bakoitzak duen blogean ikus daitezke Ikasleak jolasean. Hurrengo egunetan blog hauetan azken hiruhileko honi dagozkion materialak jarriko dira, ohitura energetikoen semaforoaren azken hiruhileko emaitzak eta azken buletinak ere.

Ikasleak, primeran pasatzeaz gain, ikasturtean zehar asko ikasi dutela ere jabetu ziren eta batez ere ohitura energetiko egokiak barneratzen hasiak daudela. Orain ikusi behar ea aurreztea lortu ote duten, nahiz eta horretarako ikasturte konplikatua izan COVIDaren eraginez, geletako leihoak beti erdi-irekita egon direlako.

Txirritaren bloga

Urumearen bloga

1