Berriak

Atzealdea Energiaren udal bulegoa Sandiusterrira lekualdatu da

Energiaren Udal Bulegoa lekuz aldatu da. Hemendik aurrera, gasa edota elektrizitate kontsumoaren eta fakturen inguruko zalantzak argitzeko KIUB Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegora jo daiteke (Sandiusterri 1, Zerbitzu Sozialen eraikina). Zerbitzua astelehenetik ostiralera 8:00etik 14:00tara dago irekita. Hitzordua hartzea gomendatzen da: telefonoz 943 337 022 edo Zerbitzu Sozialetako bulegoan bertan.

2023·05·04


Energiaren Udal Bulegoak eskaini izan dituen beste gaiei buruzko aholkularitza posta elektronikoaren bidez egingo da: energia@hernani.eus

Energiaren Udal Bulegoa iazko azaroan zabaldu zen Gabriel Zelaia eraikinean. Argindarraren prezioen etengabeko gorakada dela eta, herritarren fakturak izugarri igo ziren eta zerbitzu horrek aholkularitza eman zuen kontratuak aldatzeko eta horretan lagundu zuen. Guztira, 444 pertsona artatu ditu denbora tarte horretan, gehienak (%97) fakturekin lotutako kontsultak izan dira. 45 urtetik gorakoak eta emakumeak izan dira kontsulta egitera joandako gehienak.

Herritarren interesa ikusita, Goiz Eguzki jubilatuen zentroan eta auzoetan saio bereziak egitea erabaki zen. Orain arte 9 saio egin dira: Goiz Eguzki, Karabel, Zikuñaga, Sorgintxulo, Florida-Etxeberri, Lizeaga, Portu, Latsunbe eta Txantxilla. Bi saio falta dira: Zelabiden eta Kaxkoan, hilaren 10ean eta 11n egingo dira, hurren hurren.

INFO +