Berriak

Atzealdea Energiari buruzko erakusketa jarri dute herriko ikasleek Biteri Kultur Etxean

Eskolako Agenda 2030en egin duten lana erakutsiko dute gaurtik ostegunera

2024·05·13


Eskolako Agenda 2030en baitan, energiari buruzko ezagutza zabaltzeko erakusketa jarri dute herriko ikasleek Biteri Kultur Etxean. Gaurtik hilaren 16ra egongo da ikusgai (17:00etatik 19:00etara). Ikasleek Hernaniko herritarren artean egindako galdeketetan eta behaketa lanetan ateratako ondorioak islatu dituzte erakusketan.

Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako marrazkiek eta DBHkoek ateratako argazkiek ilustratzen dute erakusketa. 

Herritarrak erakusketa ikustera hurbildu eta energiari buruzko ezagutza zabaltzera gonbidatu dituzte herriko ikasleek. Jakinarazi dutenez, ekainaren 13an erakusketa hau bera kalean jarriko dute.