Berriak
Atzealdea

ERAKUNDE ADIERAZPENA: Donibane Lohizunen herritar batek jasandako euskarafobia erasoa salatzeko

2021·07·09


Hernaniko Udalak gaitzesten du Donibane Lohizunen euskaraz hitz egiteagatik izandako erasoa. Euskal Herrian euskaraz egiteagatik halako jarrerak pairatu beharra onartezina iruditzen zaigu eta gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasoa jasan duen herritarrari. Bestalde, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko herri eragileek deitutako elkarretaratzeak babesten ditugu eta halakorik berriz ez errepikatzeko lanean jarraitzeko borondateari irmo eusten diogu.

Hernaniko EH Bildu, EAJ-PNV, Elkarrekin Podemos-Orain Hernani eta PSE udal taldeek sinatuta

Hernanin, 2021eko uztailaren 9an