Agenda
Atzealdea

ERAKUSKETA: ‘Ez normalak, ez otzanak’

Kulturarteko Plaza Feministan. Bisita gidatua urriaren 17an, 19:00etan, euskaraz.
17 URR 31 URR

Lumagorri zisheterosexismoaren aurkako taldeak sustatutako erakusketa da. Bisita gidatua urriaren 17an izango da, 19:00etan, euskaraz.

LGTBI+ errealitatearen ingurugo erradiografia bat egiten du erakusketak eta hainbat galdera
erantzuteko saiakera egiten du, berriak plazaratzeaz gain: “Generoa eta desioa bizitzeko modu horiek betidanik izan dira horrela? Beste leku batzuetan, beste kultura batzuetan, orain ezagutzen ditugun modu berean bizi izan dira edo bizi dira? Emakume izatea, gizon izatea determinatzaile biologikoa da? Nola eragiten dute arrazalizatua izatea, adina edo gorputz-aniztasuna desioan eta generoan? Nork hezurmamitu du disidentzia hori sexu-generoen arau gisa historian? Eta gure inguru hurbilean? Etorkizunean zisheterosexualitateaz hitz egingo al dugu gaur egungo dinosauroez ari garen bezala?”.