Berriak
Atzealdea Ereñotzuko Txirrita eskolan landu den euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko zaio auzoari
Saioa astelehenean izango da, ludotekan
2025·04·29
Ereñotzuko Txirrita eskolan, UEMA eta Hernaniko Udalarekin elkarlanean, euskara eta kulturartekotasuna lantzeko egitasmo pilotua martxan izan dute ikasturte honetan.
Orain, proiektua auzotar guztiei azaldu nahi dio eskola-komunitateak, “euskalduntasunetik kulturartekotasuna eraikitzeko”.
Aurkezpena datorren astelehenean (maiatzak 5) izango da (ludotekan, 18etan). Mokadutxoa izango da eta aldibereko itzulpena euskaraz ulertzen ez dutenentzat.