Berriak

Atzealdea Ereñotzura joateko autobus zerbitzu berezia izango da larunbatean, mendi lasterketa dela eta

Ibarluze poligonoa eta Ereñotzu lotuko ditu zerbitzuak 8etatik 14etara

2025·05·28


Ereñotzuko mendi lasterketa izango da larunbatean (maiatzak 31). Bertaratzeko autobus zerbitzua izango da Ibarluze politogonotik Ereñotzura (doan).

Ereñotzuko futbol-zelaia birmoldaketa lanetan dago, beraz, aurreko urteetan aparkaleku gisa erabili den eremua ez dago aurten erabilgarri. Hori dela eta, autobus zerbitzu berezia jartzea erabaki da, korrikalariak eta ikusleak Ereñotzura hurbildu daitezen.

Ibarluze eta Ereñotzu lotuko dituzten bi autobus ibiliko dira joan-etorrian 8etatik 14etara. Ereñotzuko Auzo Udaletik gomendio argia egin dute: “Garaiz ibili”.