Berriak

Atzealdea Eremu industrialeko hondakin-bilketaren tasa ordaintzeko epea irekiko da bihar

Abuztuaren 26a arte

2025·07·17


Eremu industrialeko hondakin-bilketaren tasa ordaintzeko epea irekiko da bihar (uztailak 18). Urteko bigarren hiruhilekoari dagokion bilketa da hau.

Abuztuaren 26a izango da ordainketak egiteko azken eguna. Helbideratutako kobraketak azken egun horretan egingo dira.