Berriak

Atzealdea Eremu industrialetako hondakin-bilketaren tasa ordaintzeko epea hasiko da ostegunean

2025·04·15


Ostegunetik aurrera, eremu industrialean hondakin-bilketaren tasari dagokion urteko lehenengo hiruhilekoaren tasa ordaintzeko borondatezko epea izango da. Maiatzaren 20an bukatuko da ordainketa egiteko aldia.

Ordainketak helbideratuak dituztenei orduan kobratuko zaie dagokien kopurua. Gainontzekoek, www.hernani.eus edo banku-entitateetan ordaindu ahal izango dira.