Eremu itxi gehienetara sartzeko covid pasaportea derrigorrezkoa izango da dekretu berriaren arabera
2021·12·15
Hauek dira, zehatz-mehatz, dekretu berriaren arabera, covid digitala eskatuko duten eremuak:
1.– Kontzertu-aretoak eta erabilera anitzeko aretoak edo gaitutako beste espazio itxi batzuk, kontzertuak, musika-jaialdiak eta bestelako kultura- eta arte-ekitaldiak egiten direnean.
2.– Ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak, baita oturuntza-aretoak ere, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
3.– Kiroldegiak, gimnasioak eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiten den bestelako barne-espazioak, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
4.– Kirol-instalazio itxiak, hala nola estadioak, frontoiak edo antzekoak, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
5.– Ospitaleak, zentro soziosanitarioak eta espetxeak: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.
12 urtetik beherakoak eta goian aipaturiko guneetako langileak covid ziurtagiria erakustetik salbuetsita egongo dira.
Dekretuan aurreikusitako neurriak urtarrilaren 31ra arte egongo dira indarrean, beti ere, 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 300 kasutik gorakoa bada. Dena dela, pandemiaren bilakaeraren arabera, dekretua luzatu, aldatu edo baliogabetzea erabakiko du Eusko Jaurlaritzak.