Berriak
Atzealdea

Saltokien kanpoaldean sortzen diren ilarak murrizteko ekimena: erosketa eskaera etxetik egitea

Covid-19aren ondorioz ezarri den alarma egoera honetan, Hernaniko Udaleko Merkataritza Arloak eta Berriak elkarteak elkarlanean, erosketak egiteko kalean sortzen diren ilarak murrizteko, edo behintzat kalean igarotzen den denbora gutxitzeko asmoz, ekimen bat jarri dute martxan.

2020·03·29


Ondorioz, hainbat establezimenduk erosketaren eskaera etxetik egiteko aukera ematen du: telefonoz, whatsapp-ez edota posta elektronikoz.
 
Modu honetan, bezeroak eskaera bere etxetik egingo luke eta establezimendura jasotzera eta ordaintzera soilik joango litzateke. Bezero horrek ilaran lehentasuna izango luke.

Ekimen honetan parte hartzen ari diren saltokiak horretarko espreski sortu den kartela dute modu errazean identifikatu daitezen.

Gainera, kartel horietan bertan, bezeroek ikus dezakete saltoki horretan eskaera egiteko modua eta kontaktua (telefono edota whatsapp zenbakia, helbide elektronikoa).
 
Denden izena eta kontaktua Udaleko eta Berriak elkarteko sare sozialetan ere argitaratuko dira.

Eskaera etxetik egiteko aukera ematen duten saltokiak:

- Harategiak: Aliprox, Balerdi, Pineda, Ternez
- Arrandegiak: Amaia, Itxaspe, Jaione konjelatuak
- Belardendak: Amane, Gardanbera, Goxo, Orekan, Tlilin Ttolon
- Frutadendak...: Aliprox, Ares, Arregi, Ezkerro, Iñigo Díez, Karabeleko, Olasagasti,
                           Piensos Lopez