Berriak

Atzealdea Erregularizazio prozesua errazteko laguntza eskaintzen ari dira Udal zerbitzuak

Ekainaren 30a izango dute eskaera aurkezteko epea prozesu honen onuradun izan daitezkeen Hernaniko herritarrek

2026·05·28


Espainiako estatuak migratzaileentzako ezohiko erregularizazio prozesua abian jarri du. Prozesu honen onuradun izan daitezkeen herritarrek ekainaren 30a izango dute eskaera eta dokumentazioa aurkezteko epea.

Erregularizazio prozesuaren onuradun izan daitezkeen Hernaniko bizilagunei prozesua erraztea eta bidean laguntzea du helburu Hernaniko Udalak, eta horretarako, informazioa emateaz gain, udal zerbitzuak beharrezkoak izan daitezkeen txostenak prestatzen ari dira.

AMHER-en laguntza dokumentazioa errepasatu eta hitzorduak eskatzeko

Horrez gain, AMHER elkarteak erregularizazio eskaerarako dokumentazioa errepasatu eta hitzorduak eskatzeko laguntza ere eskaintzen du. Horretarako, elkarteko bolondresak astelehen arratsaldetan (16:00-19:30) eta ostiral goizetan (10:00-13:00) Kulturarteko Plaza Feministan egongo dira laguntza hori eskaintzen. Ekainaren 13an ere, larunbata, goizeko ordutegian laguntza eskainiko dute.

AMHER-ekin hitzordua eskatzeko amhersosarrazakeria@gmail.com-era idatzi edo 667 710 928 zein 650 294 390 telefonoetara deitu daiteke.