Berriak
Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia Hernaniko Udalak eta UEMAk
2026·03·30
Gipuzkoan, 2025eko errenta aitorpenaren kanpaina apirilaren 8tik ekainaren 30era izango da. Hernaniko Udalak, UEMArekin bat eginez, Hernaniko herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu. Iaz, hernaniarren %24k egin zuen errenta aitorpena euskaraz. Azken urteetan, kopuru horretan dago Ogasunarekikoak euskaraz egitea erabakitzen duten hernaniarren kopurua.
Errenta aitorpena euskaraz egitea erraza da. Maiz, finantzen hizkuntza espainieraz "ulerterreazagoa" dela uste izaten da. Udalak aurreiritzi hori gainditzera animatu nahi ditu hernaniarrak.
Errenta aitorpena euskaraz edozein modalitatetan egin daiteke. Horretarako, eskatzea baino ez dago (telefonoz, Internetez zein aurrez aurre). Banketxean eta aholkularitzetan ere euskarazko hautua egitera animatu nahi ditugu herritarrak.


