Berriak
Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen ditu Udalak hernaniarrak
2023·04·03
Hernanin herritarren %23,20k egin zuten errenta aitorpena euskaraz 2022an. Kopuru hori gainditzea da asmoa. Erraza da errenta aitorpena euskaraz egitea:
• Autolikidazio-proposamena jasotzen baduzu, jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan. Aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
• Mekanizatua eginez gero, adierazi ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
• Internet bidez egiten baduzu, euskarazko bertsioa jaitsi internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.
• Aholkularitza edo beste moduren batean egiten baduzu, euskaraz egiteko eska dezakezu.
Denon artean, Hernani euskaldunago egingo dugu.