Agenda
Atzealdea

Erresistentzia Erromania eta Feminismoa

Emakume ijitoen borrokak argitara. Otsailak 8, 22 eta martxoak 1. Ordua: 18:00-20:00. Dinamizazioa: Palmira Dual Jimenez Kera Emakumeen Ijito Elkartea.
8 OTS

ERRESISTENTZIA ERROMANIA ETA FEMINISMOA. Emakume ijitoen borrokak argitara
Sistema patriarkal, kapitalista eta kolonialaren aurrean...


Emakume ijitoak, emakume arrazializatuak, ez gara biktimak, biktimizatuak izan ginen eta gara, eta horren aurrean erresistentzian dihardugu. Gure asmoa da elkar ezagutzeko uneak sortzea, guztiok zeharkatzen gaituen sistema kapitalista eta patriarkalaren aurka borrokatzeko aliantza feministak sortzea, kolektiboki ehundu nahi dugu. Salatu nahi dugu jendarteak gure kulturari eta errealitateari buruz duen ezjakintasuna, komunikabide hegemonikoek ijito-herriari buruz sustatzen dituzten estereotipoak eta aurreiritziak, ezagutza falta horrek euskal jendartean ere eragiten duen eguneroko diskriminazioa eta ijitoek gizartean dugun ikusgaitasun eskasa. Ikastaro honetan aukera izango dugu emakume ijito feministen borroketara zein erresistentzia erromanira gerturatzeko.


Egunak: otsailak 8, 22 eta martxoak 1

Ordua: 18:00-20:00

Dinamizazioa: Palmira Dual Jimenez

Kera Emakumeen Ijito Elkartea

Hizkuntza: ele bitan

Doan

Izena ematea hemen