Berriak
Atzealdea Herriko dendetan erosteak badu saririk
2022·11·15

11:00etatik hasita eta 13:00ak arte, edo izakinak agortu arte, opari horiek lortu ahal izango dituzte herriko komertzioetan erosketak egiten dituztenek.
Egitasmoaren helburua, besteak beste, Hernanin topa daitekeen merkataritza aukera zabala erakustea da.
Esan bezala, opari guztiak www.hernanin.eus atarian dauden saltokietan erositakoak dira. Erakusleiho digital horrek izan duen erabilerari buruzko datuak aditzera eman ditu Udalak eta 2021 urtean 50.000 bisita baino gehiago jaso ditu webguneak. 150 komertziotik gora toapa ditzakegu bertan eta horiek eskaintzen dituzten produktuak kontsultatu edota erreserbatzeko aukera ematen du plataformak.


