Berriak
Atzealdea
Etorriberriek oinarrizko euskara ikasi dezakete, dohainik
Azaroaren 20an hasiko dira saioak Kulturarteko Plaza Feministan
2023·11·13
Hernanira etorriberri direnek oinarrizko euskara klaseak jasotzeko aukera dute. Hernaniko Udalak eta AMHER elkarteak gazte eta heldu etorriberrientzako doako euskara saioak antolatu dituzte. Helburua etorriberriei euskarara harrera egitea da, euskarara lehen hurbilpena izan dezaten.
Saioak Hernaniko bertako boluntario talde batek emango ditu, Kulturarteko Plaza Feministan. Astean ordubeteko saioak eskainiko dituzte eta informalak izango dira, arinak eta ahozkoan oinarritutakoak.
Saioak egun eta ordu hauetan izango dira: astelehen eta asteazken arratsaldetan (18:00etatik 19:00etara) edo asteazken eta ostegun goizetan (10:00tatik 11:00etara). Ondoen datorkion taldean izena emateko aukera izango du bakoitzak. Azaroaren 20an hasiko dira saioak.
Izena eman nahi duten etorriberriek Kulturareko Plaza Feministan AMHER elkarteak duen bulegora jo dezakete, amhersosarrazakeria@gmail.com-era idatzi edo 667 710 928 telefonora deitu.