Berriak
Atzealdea

Egoera ekonomiko kalteberan dauden pertsonek ez dute ordaindu beharko etxebizitza publikoetako alokairua hiru hilabetez

Egoera ekonomiko kalteberan dauden alokairu erregimeneko etxebizitza babestuen errentariek ez dituzte ordaindu beharko aurtengo apirila, maiatza eta ekaineko alokairua eta komunitate-gastuak. Covid-19 dela eta, langabezian gelditu diren pertsonei eta, autonomoen eta enpresaburuen kasuetan, diru-sarreren galera edo salmenten %40ko beherakada edo handiagoa jasan dutenei.

2020·04·08


Hernaniko Udalak aplikatuko ditu Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduak alokairu erregimeneko etxebizitza babestuen arloan Covid-19aren inpaktu ekonomikoari aurre egiteko zehaztutako salbueste neurriak.

Etxebizitza-parke publikoetako etxebizitza baten errentamendu-kontratu baten titularrei eta zuzkidura-bizitokien emakidaren onuradunei eragingo die salbueste neurri horiek,  beti ere, «kalteberatasun ekonomikoko» egoeran badaude. Osasun alarmarengatik langabezian gelditu izana, edo, autonomoen eta enpresaburuen kasuan, diru-sarreren galera edo salmenten %40ko beherakada edo handiagoa jasan izana dira salbuetsita gelditzeko baldintzetako batzuk.

Eskabideak aurkezteko epemuga 2020ko maiatzaren 31 da, edo, alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte, data hori 2020ko maiatzaren 31 baino geroagokoa bada.

Aurkezteko moduak eta beharrezko dokumentazioaren zehaztasunak, hemen