Berriak
Atzealdea

Etxebizitzaren eta ibilgailuaren zergak ordaintzeko epe berriak finkatu ditu Udalak

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zerga, hau da, etxebizitza eta ibilgailua jabetzan dituztenek ordaindu beharreko zergak, ordaintzeko epe berriak finkatu ditu Udalak.

2020·04·27


COVID-19ak sortutako egoera dela eta, epe administratibo guztiak bertan behera gelditu ziren joan zen martxoan. Orain, apurka-apurka epe eta baldintza berriak zehazten ari da. Besteak beste, familia gehienetan ohikoak diren bi zerga hauen epeak finkatu ditu Udalak.

  • Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zerga. Apirilak 6a zen ordainketarako borondatezko epemuga, baina egoera honen ondorioz, uztailaren 20tik irailaren 10a arte ordaindu ahalko dute herritarrek zerga hori. 
  • Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga. Hasieran maiatzaren 15etik uztailaren 1a artekoa zen aurreikusitako ordainketa epea, eta epe berri bat ezarri da orain: abuztuaren 1etik urriaren 9a artekoa.

GAOko iragarkia