Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago.
2023·09·12
Bederatzigarren urtez, Hernaniko Udalak etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak bideratuko ditu.
Guztira, 186.000 euroko partida bideratuko du Udalak horretarako. Bi modalitate daude: gazteenak (18-35 urte bitartekoena) 93.000 euroko partida du eta helduenak, (36 urtetatik gorakoena) 93.000 euroko partida. Dirulaguntza hauek bi helburu nagusi dituzte: bereziki pertsona gazteei laguntzea euren emantzipazio bidean eta, modu orokorrean, herrian alokairuko etxebizitza eskuratzea erraztea. Deialdia Hernaniko herrian alokairuan bizi diren 18 urtetik aurrerakoei zuzendua dago.
2023ko deialdiaren ezaugarriak:
- Diruz lagunduko diren alokairu-gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoak izango dira.
- Bakarka edo bizikidetza-unitate gisa eskatu daiteke.
- Eskaera egin ahal izateko Hernanin erroldatuta egon behar da, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin etenik gabe, dirulaguntza eskatzeko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. Erroldatutako eta alokairu kontratuko pertsona helduek bat etorri behar dute.
- Alokairuaren errenta gehienez hilean 750 eurokoa izango da. Gehienezko dirulaguntza hilabetean 300 eurokoa izango da. Beraz, onuradunak jaso dezakeen urteko gehienezko dirulaguntza: 3.600€
- Bizikidetza-unitateko diru-sarreren mugak: - Bakarka: 28.000 € garbi urtean. - Kide bat baino gehiago: 39.000 € garbi urtean. - Autonomoei gutxienez 22.330 €-ko sarrerak dituztela kontabilizatuko zaie.
- Helburu berarekin ematen diren beste dirulaguntzekin bateraezinak izango dira: Gaztelagun (18-35 urtekoentzako/Alokabide), DSBEren EPO (Lanbide), GLL edo Prestazio Subjektiboaren Eskabidea (Hernaniko Zerbitzu Sozialak)...
Oinarri erregulatzaileen baldintza guztiak betez gero, eskaera-orria egoki bete eta beharrezko dokumentazioa atxikita udal erregistroan aurkeztu behar da urriaren 13a baina lehen.