Berriak

Atzealdea Etxebizitzak alokairuan hartzeko laguntza emango du aurten ere Udalak

Irailaren 1etik 30era egin daitezke 2026ko gastuei dagokien laguntza eskaera

2026·08·31


Aurten ere, Hernaniko Udalak udalerrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak emango ditu. Guztira, 210.000 €ko partida erreserbatu du horretarako: horietatik 105.000 € gazteentzako (18-35 urte) eta beste 105.000 €, 36 urtetik gorakoentzat.

Dirulaguntzak bi helburu nagusi ditu: bereziki, gazteei laguntzea euren emantzipazio bidean eta, modu orokorrean, herrian etxebizitzen alokairua sustatzea.

Eskaera egiteko epea, irailaren 1etik 30era

Eskaerak egiteko epea irailaren 1etik 30era egongo da irekita. 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arteko alokairu-gastuak izango dira diruz lagunduko direnak. 

Eskaerak bakarka edo bizikidetza-unitate gisa eskatzeko aukera izango da. Eskatzaileek gutxienez sei hilabeteko antzinatasunarekin Hernanin erroldatuak egon beharko dute.

Diruz lagunduko den gehienezko errenta hilean 800 €koa izango da (kopuru hau eguneratu du Udalak). Bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak hartuko dira kontuan laguntza emateko orduan. Bakarkako kasuan, 28.000 € garbi izango dira urtean, eta kide bat baino gehiagoko bizikidetza-unitateetan, 39.000 € garbi urtean. Gehienez, 3.600 €ko dirulaguntza jasoko du onuradunak.

Dirulaguntzaren oinarriak eta eskaera-orria udalaren webgunean eta Herritarren Harrera Zerbitzuan egongo dira eskuragarri. Eskaerak aurrez aurre edo telematikoki aurkezteko aukera izango da.

Informazio gehiago:

E-posta: etxebizitza@hernani.eus

Telefonoa: 943 57 54 33