Agenda
Atzealdea
ETXEBIZITZEN ZOZKETA: babes ofizialeko 25 etxebizitza eta 17 etxebizitza tasatu
11:30ean, Udaleko Pleno Aretoan. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratuta daude.
25
MAI
Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 25 etxebizitzen eta 17 etxebizitza tasatuen zozketetan parte hartzeko onartuen eta ez onartuen BEHIN BETIKO zerrendak ikusgai daude. Zerrendak maiatzaren 25a arte egongo dira ikusgai, Hernaniko Udaleko iragarki taulan (HHZ), Udalaren webgunean eta CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.L.ren webgunean (www.sukia.com)
Behin betiko zerrendak onesten dituen erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da aukeran, edo hala egokituz gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa.
Zozketak notarioaren aurrean egingo dira, eta ikustera joan nahi duen edonor sartu ahal izango da aretora.