Berriak
Atzealdea Etxebizitzetako hondakin-bilketaren tasa ordaintzeko epea hasiko da asteazkenean
2026·03·30
Eremu erresidentzialean eta landalurrean hondakin-bilketaren tasa ordaintzeko epea hasiko da apirilaren 1ean, datorren asteazkenean. Tasa aurtengo lehenengo seihilekoari dagokiona izango da.
Ordainketa egiteko borondatezko epea maiatzaren 13a artekoa izango da. Ordainketak helbideratuak dituzten herritarrei egun horretan kobratuko zaie dagokien kopurua. Gainerakoek online edo banku-entitateetan ordaindu beharko dute dagokien tasa.


