Berriak

Atzealdea Etxeko gauzekin mozorroak sortzeko saioa izango da larunbatean Autokonponketa Tailerrean

Izena eman behar da parte hartzeko

2025·01·27


Inauteriak ate joka dauden honetan, Autokonponketa Tailerrak (Oleta, 25) etxean ditugun soberakinekin mozorroak egiteko tailerra eskainiko du datorren larunbatean (otsailak 1, 10:30-13:00)

Tailerra dohainik izango da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da konpondu@hernani.eus-era idatzita edo 688 67 59 64 telefonora deituta.

Tailerra euskaraz izango da.