Berriak
Atzealdea Etxetik ateratzeko laguntza zerbitzu berriari buruzko informazioa eman eta baliabideak erakutsiko dira datorren asteazkenean
2024·11·20
Hernaniko Udalak etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua martxan jarriko du abenduan. Datorren asteazkenean, hilak 27, Udaleko Adinekoen sailak zerbitzu berriaren inguruko azalpenak emango ditu eta DYAk eskaintzen dituen baliabideak erakutsiko ditu (Biteri Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30).
Etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua mugikortasun eta irisgarritasun arazoak dituzten 65 urtez gorako herritarrei zein mendekotasuna dutenei eskainiko die Udalak. Zerbitzua ezagutzeko interesa duten herritarrak datorren asteazkenean Biterira hurbiltzera gonbidatu nahi ditugu.