Berriak
Atzealdea

Euriaren ondorioz amaitu ezin izan diren asfaltatze-lanak burutuko dira aste honetan

Aste honetan aurreko astean eguraldiaren ondorioz amaitu ezin izan diren lanak burutzeko asmoa dago. Salbuespena da Orkolaga Plazako aparkalekuaren margoketa-lanak. Lan horiek egiteko egun batzuk ateri egon arte itxaron beharko dute, aparkalekua segurtasunez hustu ahal izateko.

2021·11·29


    • 2021/11/29 Astelehena
        ◦ Eguraldiagatik asfaltatze-lanak bertan behera.
          
    • 2021/11/30 Asteartea
        ◦ Perkaiztegi kaleko asfaltatze-lanak hasiko dira (ubidearen berritzea aurreko astean egin zen). Hasiera batean, eraispenak edo fresatuak, aparkalekuak eta zebrabide altxatu berria egingo dituzte egun honetan. Aparkalekuak husteko abisuak jarrita daude.
          
    • 2021/12/01 Asteazkena
        ◦ Perkaiztegi kaleko galtzada asfaltatzea aurreikusten da (arratsalderako dago iragarrita euria).
 
    • 2021/12/02 Osteguna
        ◦ Euria iragarrita, horregatik, hasiera batean asfaltatze-lanik ez da egingo.
          
    • 2021/12/03 Ostirala
        ◦ Euria iragarrita, horregatik, hasiera batean asfaltatze-lanik ez da egingo.
          
    • 2021/12/09 Astelehena
        ◦ Lanek jarraituko dute, beti ere eguraldiaren menpe.