Berriak
Atzealdea

Euskal Herriko Itzulia Hernanitik igaroko da igandean

Donostiatik etorriko da lasterketa eta herrira Sorgintxulotik sartuko da. Latsunbe osoa zeharkatu ondoren Zinkoeneara iritsiko da. Handik, Orbegozo zubitik Astigarragarantz joango dira.

2022·05·11


Horrek trafikoan eta Latsunbeko aparkalekuetan eragina izango du. Latsunbe kalean ezingo denez aparkatu, Latsunbe Berriko kirol pista aparkaleku bilakatuko da ostiraletik aurrera.

Ibilbideko kaleetako ibilgailuetan, hesietan eta sotoetan jarriko da informazioa.