Berriak

Euskal Jaiak izango dira datorren astetik aurrera

Hilaren 12tik 21era antolatu dira ekintzak

2024·09·05


Datozen bi asteetan euskal kulturaren alderik tradizionalenak beteko du Hernani, Euskal Jaiarekin. Irailaren 12an hasi eta hilaren 21a arte izango da zertaz gozatua.

Euskal Jaiaren egun nagusiak hilaren 14a eta 15a izango dira. Egun handia larunbata hori izango da. Goiz-goizetik gauera arte izango da zer ikusi, zer dastatu eta zer egin: abeltzain eta baserriko produktuen azoka; antzinako jolasak; txakolin dastaketa; herri kirolak; erraldoi eta buruhandiak; bertsolariak; erromeria... Egun horretan, herritarrei euskal jantziak jantzita kalera ateratzeko deia egiten zaie.

Biharamunean (hilak 15), sagarra eta sagardoa izango dira protagonista. Artisau azoka, trikitixa jaialdia, pilota partidak eta Kukairen Euskorleans kale ikuskizuna izango dira gure herrian.

Egitarau osoa ohiko tokietan eskura dezakete herritarrek.

EGITARAUA hemen