Berriak
Atzealdea

Euskarazko produktuak, garai honetarako opari paregabea

Buruntzaldea Euskaraz osatzen duten sei udalek, Hernaniko Udalak tartean, herriko ikastetxeen bidez bidali dituzte eskualdeko etxeetara euskarazko produktuen katalogoa jasotzen duen eskuorria. 10.000 produktu baino gehiago biltzen ditu katalogo horrek, bi ataletan banatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuak.

2019·12·19


Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 21. edizioa da—, Euskal Herriko 115 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk.

Bai web-orriak zein paperezko edizioak, biak ere itxura berriak estreinatu dituzte eta bi atal nagusitan antolatuak daude: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.

Albiste osoa euskara.buruntzaldea.eus webgunean

katalogoa.eus webgunea