Berriak
Atzealdea

Ez irristatzeko produktua emango zaio Soka Parkeko lurzoruari datorren astelehenean, hilak 29

Datorren astelehenean, hilak 29, Soka Parkeko lurzoruan ez irristatzeko tratamendua emango dute. Tratamendua emateko eguraldi lehorra behar da eta, azken asteetan egin duen giro bustiaren ondorioz, ezin izan da orain arte egin.

2023·05·25


Datorren astean baldintza egokiak iragartzen direnez, orduan egingo da esku-hartzea. Hala, 10:00etatik hasita, zatika emango dute tratamendua eta dagokion zati hori lehortu bitartean, ezingo da bertatik pasa. Beraz, egun horretan Soka Parkea ez da itxiko baina, trabak saihesteagatik, bertatik ez pasatzea gomendatzen zaie herritarrei.