Berriak
Atzealdea Ezkiaga pasealekuko frontoian agertu diren pintaketen inguruko adierazpena
2025·07·26
Gaur goizean Hernaniko Ezkiaga pasealekuko frontoian agertu diren pintaketak direla-eta, Udalak honako adierazpen instituzionala onartu du:
1-Halako ekintzak onartezinak dira eta ez daukate tokirik gure udalerrian.
2-Bertan mehatxu egin zaien pertsonei elkartasuna eta babesa adierazten diegu.
3-Halakoetan egin ohi izan den moduan, pintaketa horiek berehala ezabatzeko agindua eman diegu udal zerbitzuei.

