Berriak

Atzealdea Ezkiagako pilotalekua konpontzeko lanak hasiko dira datorren asteartean

40.000 € bideratuko dira lan hauetara

2023·11·17


Datorren asteartean, hilak 21, Ezkiaga pasealekuko pilotalekua berritzeko lanak hasiko dira. Frontiseko horma konponduko da eta goiko sarea sendotu. Ezker hormako goikaldea ere inpermeabilizatuko da eta horma horretako sarea atzealdera luzatu.
 
Hobekuntza lan hauek direla eta, bi hilabetez ezin izango da Ezkiagako pilotalekua erabili.
 
Lan hauetan 40.000 € inbertituko ditu Udalak.