Agenda
Atzealdea

Eztabaida Feministak: prostituzioa eta sexu-lana auzitan.

Urriak 14, 22 eta 25, hitzaldiak Biteri Kultur etxean, arratsaldeko 18:30ean.
14 URR 25 URR

Eztabaida Feministak: prostituzioa eta sexu-lana, auzitan

Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak (Urola Garaia mankomunitateak, Arrasateko, Azpeitiko, Eibarko eta Hernaniko udalek osatzen dute) prostituzioa eta sexu-lanaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Gai konplexua izanik, alderdi ezberdinetako ahotsak ekarri nahi izan ditugu, ikuspegi feminista batetik, elkarrekin eztabaidatu eta hausnartzeko helburuz.

Hona hemen Hernaniko egitaraua:

  • Urriak 14: Sexu-lana: lan eskubideak, sindikatzea edo esplotazioa.

Hizlaria: Conxa Borrell Bernaus, Otras sindikatuaren idazkari nagusia.

  • Urriak 22: Emakumeak eta neskak: prostituzioaren salgaiak. Nola egiten da puta bat?

Hizlaria: Amelia Tiganus, ekintzaile feminista eta prostituzio sistemaren biziraulea.

  • Urriak 25: Gizonak, pornografia eta prostituzioa.

Hizlaria: Péter Szil, psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari buruzko gaietan aktibista.

Hitzaldi guztiak 18:30ean, Biteri kultur etxean eta gaztelaniaz izango dira.