Berriak
Atzealdea Familia Gunearen izaera eta funtzionamendua adosteko bi saio egingo ditu Udalak gurasoekin
2024·10·09
0 eta 9 urte arteko haurrentzako eta haien guraso edo erreferentziazko helduak egoteko Familia Gunea prestatu du Udalak, Gartzia Goldaratz kaleko 7. zenbakian. Azarotik aurrera irekiko ditu ateak, eta aurretik, Udalak gurasoekin batera lokalaren nolakotasuna eta funtzionamendua adostuko ditu.
Horretarako, bi saio izango dira: urriaren 16an eta 30ean (Gartzia Goldaratzeko lokalean bertan, 17:30). Lan-saio hauetara haurrekin joateko aukera izango da.
Udan egin ditu Udalak tokia egokitzeko lanak eta azken asteetan, materialarekin atondu du. Bilera egunetan, txokoa ezagutzeko aukera ere izango da.