Berriak

Atzealdea Familian Jolastuz, familia harremanak hobetu eta sendotzeko

Izen-ematea abenduaren 20a arte egongo da irekita

2025·12·10


Familian haurrekin dauden loturak indartzeko, Familian Jolastuz tailerra antolatu du Haur, Nerabe eta Gazteria sailak urtarriletik martxora. Bost eta zazpi urteko haurren familientzako eskaintza da, jolasaren bidez "harreman osasuntsu, orekatu eta esanguratsuak" bultzatzeko eguneroko bizitzan.

Sei saio izango dira, urtarriletik martxora eta bi adituk gidatuko dute. Saio bakoitza ordu eta erdikoa izango da, Biteri kultur etxean. Jolas gidatu eta librearen bidez, gai desberdinak landuko dira: arauak eta mugak; lotura seguruak; komunikazioa; pantailen erabilera; senideen arteko harremanak; loturak eta emozioak; emozioen erregulazioa eta kudeaketa edota gurasoen edo zaintzaileen rola. 

Helduek modu praktikoan espazio propioa izango dute saioetan, familia harremanak hobetzeko eta haurrekin duten lotura indartzeko tresnak eskuratzeko.

Izen-ematea abenduaren 20a arte egongo da irekita, online

Informazioa:

Haur, Nerabe eta Gazteria saila

Telefonoa: 943 57 54 35

E-maila: gazteria@hernani.eus