Berriak
Atzealdea Familientzako adimen emozionaleko bigarren taldea otsailean hasiko da
2025·01·16
2017an eta 2018an jaiotako haurrentzat eta haien guraso edo heldu erreferenteentzako adimen emozionaleko bigarren ikastaroa hasiko da otsailaren 19an, Donna Apellanizek dinamizatuta.
Taldea osatzeko zenbait plaza hutsik daude oraingoz, beraz, interesaturik daudenek izena emateko aukera izango dute gaurtik otsailaren 7a arte.
Ordu eta erdiko sei saio praktiko izango dira, egun hauetan: otsailaren 19an, martxoaren 5ean eta 19an, apirilaren 2an eta 30ean, eta maiatzaren 14an. Saioak euskaraz izango dira.
INFORMAZIOA:
E-maila: gazteria@hernani.eus
Telefonoa: 943 33 70 41
IZEN-EMATEA: