Agenda
Atzealdea

Filma eta eztabaida "SARA"

Euskal Herria Kurdistanekin bat!. Azaroak 27. 18:00etan. Biteri
27 AZA

 

Zuzendaria Dersím Zerevan. 95 min (2015). "Sara -Jiyana min her ser bû" (nire bizi osoa borroka izan zen) filmak Sakine Cansiz iraultzaile feminista kurduaren bizia kontatzen du. Sara 2013an erahil zuten Turkiako zerbitzu sekretuek. Kurdistango Langileen Alderdiko sortzaileetako bat izan zen eta baita Turkiako Estatu faxistaren aurka erresistentzian altxa zen lehen emakumeetakoa. Pelikulan adierazgarria da bere lagun eta kideek egiten dute izaeraren inguruko deskribapena. Sakineren ibilbidea ezagutzen ez dutenentzako, aukera ederra dokumental hau.
 

Horretaz gain beste bat ere ikusi ahal izango da, hain zuzen:

"Sika ciyaye kurmenc" (Kurduen mendien itzalpean). Zuzendaria: Azad Evdike (Rojavako zinema komuna). Afrin kantoi kurduaren 2018ko inbasioaren testigantza zuzena ematen du, gaur egun Rojavako beste eskualde zabaletan gertatzen ari denaren aurrekaria.

Azkenik gaiaren inguruko eztabaida edo forum gidatua izango da.
 

Informazio gehiago