Berriak

Atzealdea Florida08 eremuko hitzartutako etxebizitzak eskuratzeko onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu da

Erreklamazioak aurkezteko epea urriaren 7a arte egongo da irekita

2025·09·24


Florida08 eremuan eraikiko diren hitzartutako 61 etxebiztiza babestuetako bat eskuratzeko hautagai izango diren onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu du gaur Hernaniko Udalak.

Zerrenda ikusgai dago udalaren webgunean, udaletxeko Iragarki Taulan eta Sukia Eraikuntzak SL-ren webgunean.

Interesatuek, bihartik hasita 10 egun natural izango dituzte erreklamazioak aurkezteko (urriaren 7a arte). Erreklamazioak idatziz aurkeztu beharko dira, Hernaniko Udalaren Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) edo Sukia Eraikuntzak SL-ren Donostiako egoitzan.