Berriak
Atzealdea Florida08 eremuko Plan Bereziaren aldaketa puntuala behin betiko onartu du Udalak
2025·01·28
Hernaniko Udalak FL08, Florida eremuko Plan Bereziaren aldaketa puntualari behin betiko onarpena eman dio. Onarpen honek Florida auzoko hirigintza-antolamendua eguneratu eta egokitu nahi du, bertan gauzatuko diren babes publikoko etxebizitzen kopurua handituz eta ingurumen-jasangarritasunaren printzipioak bermatuz.
Plan Bereziaren prozesuan jasotako alegazio guztiak aztertu dira eta horietako batzuk onartu dira.
Aldaketa hau Hernaniko Udalaren webgunean (hernani.eus) eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da datozen egunetan, herritarren esku egoteko.
Aldaketa nagusiak altuera, etxebizitza tasatu eta lokal publikoaren ingurukoak
Onartu diren aldaketen artean hauek daude: etxebizitza tasatuen izendapena aldatu eta prezio hitzartutako udal etxebizitza babestuak izango dira, babes publikoko erregimenean sartuta (helburua etxebizitza tasatuen salmenta-balioa erregulatzea da); eraikinen altuera handituko da etxebizitza erabilerako solairuen altuera 3,10 metrokoa izan dadin (araudi berrietara egokitzeko) eta udalari lagatako 600m2 lokal publikoa hirugarren sektoreko erabilerara bideratuko da.
Guztira babes publikoko 176 etxebizitza izango dira eta prezio hitzartutako beste 132.