Berriak
Atzealdea

Datorren astelehenean hasiko dira abenduaren 24an su hartu zuen eraikina eraisteko lanak

Datorren astelehenetik aurrera hasiko dira Florida 108 eraikina eraisteko lanak. Joan zen abenduaren 24an suak hartu zuen etxebizitza eraikin hori eta, ondoren egin zen azterketaren arabera, egitura oso kaltetuta zegoen, segurtasuna ezin zen bermatu eta, ondorioz, eraistea gomendatu zuten adituek.

2022·05·20


Eraiste lanek hiru egun irautea aurreikusten da. Denbora tarte horretan itxiko da Floridako trenbide azpiko tunela. Herritarrei aholkatzen zaie kale horretatik ez igarotzeko lanek dirauten bitartean.