Agenda
Atzealdea

FORMAKUNTZA: Kafe Tertuliak merkatarientzat

Guztira, bost saio antolatu dira, doakoak. Hilean behin bilduko dira, astelehenetan, 14:15-16:30. Izen-ematea beharrezkoa da.
23 URT

Merkatariek beharrak partekatu, sektoreko eragileekin harremanak izan eta esperientzia eredugarriak ezagututa, Hernaniko errealitateari egokitutako proiektuak lantzea da helburua.

Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin batera, doako 5 formazio saio antolatu ditu 2023ko lehen seihilekoan. Gune goxo bat sortuz eta kafe baten bueltan, Hernaniko establezimenduek aukera edukiko dute beren beharrak partekatzeko, sektoreko agenteekin erlazionatzeko, esperientzia eredugarriak ezagutzeko eta modu praktiko eta parte-hartzailean Hernaniko errealitatetara egokitutako proiektuak lantzeko.

Lehen saio honen helburua da programaren aurkezpena egitea eta dauden beharrak identifikatzea. Hilean behin bilduko dira, beti astelehenetan eta 14:15-16:30 artean. Lehen saioa datorren astelehenean, hilaren 23an, izango da. Izena ematea beharrezkoa da: merkataritza@hernani.eus