Berriak

Atzealdea Gabonetako ludotekak zortzi ekintza eskainiko dizkie aukeran hernaniarrei

Hilaren 23, 26 eta 27an udal kiroldegian

2024·12·17


Gabonetako ludotekak zortzi ekintza edo txoko eskainiko dizkie hernaniarrei. Abenduaren 23an, 26an eta 27an udal kiroldegian (10:30-13:30) arku tiroa (8-14 urte); eskalada (6-12 urte); slackline-a; ohe elastikoak eta haur txokoa (0-8 urte); jolasak eta, pala eta erraketa jokoak izango dira.

Horiez gain, abenduaren 26an eta 27an karaokea ere izango da, nahi duenarentzat.

Hilaren 27an, gainera, bingo solidarioa eta Gipuzkoako Elikagai Bankuarentzako janari bilketa egingo dira.